Segurtasun Sailak Goienari baieztatu dionez, eguazteneko lehen orduetan bi ezbehar arin gertatu dira bailarako errepideetan, biak ala biak Arrasaten.
GI-627 errepidean izan da lehena, goizeko 8:00etan. Ekilore parean, eta Epeleko biribilgunetik Elorregirako norabidean, bi autoren arteko istripua gertatu da. Segurtasun Sailak adierazi duenez, zauritu arin bat izan da ezbeharrean. Trafikoan eragina izan duen arren, ordu erdiren bueltan normaltasuna itzuli da errepidera.
Ordu buelta horretan gertatu da, hain zuzen, bigarren istripua. N-636 errepidean, Epeleko biribilgunean –lehen ezbeharretik kilometro eskasera– eta Arrasatetik Oñatirako norabidean, beste bi autoren arteko talka izan da. Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, zauritu arin bat izan da istripu honetan ere.