Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin antolatu du Ibai-artek ekimena. 13:00etan hasita, Tolinek Euskaditik Mexikora eramango ditu ikusleak, eta bermuta rantxerekin girotuko du. Otalora Lizentziaduna kalean egongo da artista, Txoko tabernaren parean.
Arratsaldean, 19:00etan hasita, Mariachi Zacatecasen txanda helduko da Herriko Plazara. Taldea bi ahotsek –emakumezkoa eta gizonezkoa–, biolek, gitarrek, bi tronpetak eta hiru biolinek osatzen dute, eta nork bere ukitu pertsonala ematen dio. 20. urteurrena bete berri dute eta mexikar musikako ordezkari handiei eskainitako omenaldia egingo dute plazan.
Emanaldia eroso ikusteko 25 OPI (VIP) mahai egongo dira edariarekin eta janariarekin. Mahaiak gehienez lau lagunentzako izango dira eta zozketa bidez banatuko dira. Parte hartzeko, Arrasaten Arrasate txartelarekin erosi eta erosketa-txartelaren argazkia 688 73 41 49 whatsapp zenbakira bidali behar da, edo Ibai-arteren Instagram edo Facebookeko kontuan zozketaren argitalpena partekatu.
OPI (VIP) mahaien irabazleek maiatzaren 23tik 26ra bitartean Altuna Lurrindegian jaso beharko dute saria, merkataritza- ordutegian.