Egun-pasa polita egin zuten Bidean Heziketa Zentrokoek joan den egubakoitzean. Goizean, bailaran erreferentea den formakuntzarako erakundea ezagutzeko aukera izan zuten: Miguel Altuna Institutua, hain zuzen. Bertan, formakuntza aukerak eta zentroaren funtzionamendua ezagutu zituzten.
Ondoren, eta parte hartzaileak Elikagai Bankuko onuradunak direla eta, bertako funtzionamenduaz jardun zuten: bertatik jasotzen dituzten elikagaien ibilbidea ezagutu zuten.