"Ahulenen enplegua eta babes pertsonala bermatzen dituen zerbitzu publikoaren aurkako" pintaketak gaitzetsi ditu Victor Fuentesek, udal talde sozialistaren bozeramaileak eta, gaineratu duenez, garbitzen ari dira orain. San Juan Bataiatzailearen parrokian eta Lanbideren bulego berriaren aurrean egin dituzte pintaketak, SOS. Basta ya de ayudas eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren siglak, debekuaren zeinua gainetik dutela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.