Guztira, 573 lagun izan ziren Donostiako Kursaalean diploma jasotzeko bildu zirenak; horietatik, 397 gradukoak, 158 masterrekoak eta 18 doktoregokoak izan ziren. Robotikako eta Kontrol Sistemako Masterrekoak eta Datuen Analisiko Zibersegurtasuneko eta Hodei Konputazioko Masterrekoak diploma jaso zuten lehen promoziokoak izan ziren, berriki martxan jarritako masterrak baitira hauek.
Diplomadunak ez ezik, haien senitartekoak eta hainbat agintari ere bertaratu ziren ekitaldira. Kursaalean elkartu ziren, besteak beste, Vicente Atxa –Mondragon Unibertsitateko erredaktorea–, Carlos Garcia –Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusia–, Nekane Errasti –Eskolako koordinatzaile akademikoa– eta Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua.
Diploma banaketaz gain, Leire Mugerzak, urtarrilaz geroztik Mondragonen Kongresuko lehendakaria denak, hitzaldia egin zuen. Ingeniaritza Mekanikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, eta kargu horretan dagoen lehen emakumea da hura.
Argazki ofizialera batu ziren, gainera, Juan Mari Palencia –Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lehendakaria–, Maria Ubarretxena –Arrasateko alkatea–, Xabier Lertxundi –Ordiziako alkatea– eta Adur Ezenarro –Hernaniko alkatea–.