Arrasate Musikalek maiatzaren 16an irekiko du datorren ikasturterako matrikulazio-epea

Hasier Larrea 2022ko maiatzaren 9a

Musika eskolako arduradunek azpimarratu dute "5-6 eta 6-7 urteko ikasleentzat Tailer Musikala, SUZUKI metodologia 4 urtetik aurrerakoentzat, Kultura Musikala helduentzat eta gitarra elektrikoa eta bateria 7 urtetik aurrerakoentzat" ikasteko aukera eskaintzen dutela.

Informazio gehiagorako,  Arrasate Musikalen Monterron Jauregiko egoitzara gerturatu, astelehenetik ostegunera 10:00etatik 12:30era edo 16:00etatik 19:00era; ostiraletan, 16:00etatik 19:00era. Edo 943770540 telefonora deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak