Mendi Film jaialdiko pieza onenak ikusgai martitzenean Amaia antzokian

Hasier Larrea 2022ko maiatzaren 8a

'Melting Landscapes Glaciares' laburmetraileko fotograma.

Bilbon egiten den ikus-entzunezko jaialdian parte hartu duten lanak plazaz plaza erakusten ari dira, Mendi Tour biraren baitan. Besaide Mendizale Elkartearen iniziatibaz, Arrasaten ere ikusi ahalko dira jaialdian arrastoa utzitako hiru pelikula. 

Aurtengoan, film labur onenaren saria jaso duen Melting Landscapes Glaciares, epaimahaiaren saria jaso duen The Traverse eta eskaladako film onena izendatu duten Black Ice ekarriko dituzte Amaia antzokira. Emanaldia datorren martitzenean, hilak 10, izango da, 19:30ean hasita. Sarrerak bost euroko prezioan eskuratu daitezke, arrasate.eus-en edo leihatilan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak