Alberto Urretxoren eskutik, bidaia ederrean murgildu dira Musikaldiko ikus-entzuleak

Hasier Larrea 2022ko mai. 7a, 20:26

Confluencias diskoko lanak ekarri ditu tronboi-jotzaile arrasatearra buru duen taldeak, Soinuaren bidaia izena jarri dioten ikuskizunerako. Boskote formatuan egin dute emanaldia: hari laukotea tronboiarekin. Laura Delgadok eta Iñigo Grimalek biolina jo dute, Adriana Grigorasek biola eta Javier Martinez Camposek txeloa. Mahlerren abestiak eskaini dituzte, eta baita hirugarren diskoko Gudari obra, Ricardo Mollarena. Domekan, hilak 8, Andra Mari abesbatzaren txanda izango da, 19:30ean San Frantzisko elizan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak