Hondarribia-Marlaxka xake klubeko kideak dira Tornay aita-semeak, eta gaur erronka polita izan dute, Eduardo Iturrizaga maisua izan dute-eta aurrean. Hala, Iturrizagak 30 xakelari izan ditu aurrean, eta lau ordutan 26 partida irabazi ditu, bat ere ez du galdu eta 4 berdindu ditu. Berdinketa lortu dutenen artean dago Aritz Tornay 14 urteko arrasatear gaztea. Oso partida teknikoa jokatu du Tornay gazteak eta partida bukaeran, kontraeraso baten bitartez, maisu handiak jokaldiak errepikatzeko errekurso bat ez galtzeko topatu behar izan du eta horrela lortu du berdintzea.