Han, Udaleko ordezkariek omenaldia egin diete, eta mende erdian kirolaren baloreak zabaltzeagatik plaka oroigarri bat jaso dute Maria Ubarretxena alkatearen eskutik. Klubak Jesus Jauregiri, hastapenetako taldea entrenatu zuenari, intsignia bat ere oparitu dio. Eguerdian, bazkaria egin dute Txalaparta elkartean.
Kirol arloari dagokionez, Euskal Ligako lauko finaletik kanpo geratu da Kanpanzar Arrasate. Senior mailako jokalariek finalerdietako itzulerako partida jokatu dute Sarako Izarraren aurka, baina gaurkoan ere ezin izan dituzte Iparraldeko errugbilariak menderatu. 22-30 geratu dira azkenean, bero handia egin duen norgehiagokan.
Urtemugako ospakizunek jarraituko dute
Ondorioz, ART-k ezingo du garaikur batekin ospatu 50. urteurrena. Hala ere, klubak ekitaldi gehiago antolatuko ditu datozen asteetan, 1972an hasitako ibilbideari behar duen balioa emateko.