Bilbao Bizkaia Rock Day kontzertura joateko autobusa antolatu dute Arrasatetik

Hasier Larrea 2022ko mai. 6a, 16:49

Uztailaren 3an San Mamesen Metallica, Weezer, The Hellacopters, Nothing But Thieves eta The Regrettes taldeek joko dutela eta, autobus zerbitzu pribatua egongo da joan-etorria egiteko. Interesa duenak, Iturriotz tabernatik pasa beharko du eserlekua erreserbatzeko, 16 euroren prezioan. 14:30ean abiatuko da autobusa Debagoieneko ospitaleko autobus geltokitik, eta goizeko 01:30ean itzuliko da San Mames futbol-zelaitik.

Kudeaketa hori egiteaz Michelle Lenoire artisau-osagarrien firma eta Feel Euskadi Debagoieneko kultura hedapenerako proiektua arduratu dira, eta Iturriotz tabernaren laguntza izan dute horretarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak