Apirilaren 1ean abiatu zuten, Amurrion, XV. Arabako Bertso- lari Txapelketa eta Biasterin, Trebiñun, Legution eta Langraitzen jokatu zituzten, gero, final zortzirenetako kanporaketak; bihar, zapatua, abiatuko dituzte final laurdenetako kanpora- ketak, Dulantziko Micaela Portilla Kultur Etxeko aretoan.
Aramaion hirugarrena
Paula Amilburu izango da Aramaioko ordezkari bakarra biharko kanporaketan, eta etzi, berriz, Manex Agirrek, Peru Abarrategik eta Xabi Igoak jardungo dute bertsotan, Zigoitiko kultura etxeko kanporaketan, 17:30ean hasiko da hori ere.
Maiatzaren 14an, berriz, Aramaioko kultura etxean izango da final laurdenetako azken kanporaketa eta herriko bertsolari bakarra igoko da taularen gainera: Andere Arriolabengoa. Maiatzaren 28an abiatuko dituzte finalaurrekoak, Araian, eta Gasteizen jokatuko da finala, ekainaren 11n.