13:00etan, berriz, aitortza ekitaldia egingo diete udaletxean eta gero, 14:00etan, Txalaparta elkartean bazkalduko dute.
Itzuliko partidu erabakigarria
Kanpanzar Arrasate errugbi taldea Euskal Ligako lehen mailako lauko finala jokatzen ari da, lehia erregularrean laugarren geratu izanagatik. Sarako Izarra egokitu zitzaion finalerdietan, eta joaneko partiduan, aurreko asteburuan, galdu egin zuen kanpoan, 39-15.
Beraz, Julen Barrutiaren mutilek 24 puntu baino gehiagoko aldearekin irabazi beharko diote zapatuan, 12:00etan hasita, Iparraldekoei, kanporaketako finalerako sailkatu nahi badute.
Neurketaren garrantziaz jabetuta, Mojategiko harmailak bero-bero egotea espero dute jokalariek, eta gogoz animatzeko deia zabaldu diete zaleei.