Zigarrolako jaien bueltan, BTT irteera eta eskubaloi torneoa

Hasier Larrea 2022ko maiatzaren 7a

Asteburu honetan ez, hurrengoan ospatuko dira sanisidroak, baina jaien bueltan antolatutako egitarauak domeka honetarako ere baditu ekintzak programatuta. Zehazki, mendiko bizikleta irteera egingo dute Zigarrola inguruko parajeetan zehar, 09:00etan Legarra plazatik hasita.

Bi ibilbide egongo dira: 42 kilometrokoa bata eta 28koa bestea. Proba hasi baino ordubete lehenago izena emateko aukera egongo da Legarrako Ziar-Ola elkartean.

Eskubaloi txapelketa, hilaren 15ean

Eta hilaren 15ean, 10:00etatik 14:00etara, Zigarrolako herri eskolako aterpean jokatuko dute lauko eskubaloi txapelketa LH4, LH5 eta LH6-ko neska-mutilek, Arrasateko Eskubaloi Taldearen ekimenez. Parte hartu nahi dutenek taldeka eman beharko dute izena, aeb@arrasateeskubaloi.eus helbidera idatzita edo 619 67 26 96 telefonora deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak