Osakidetza indartzeko eskatuz elkarretaratzea egin dute Debagoieneko ospitalearen aurrealdean

Mirari Altube Arrese 2022ko mai. 4a, 12:36

Debagoieneko ospitalearen aurrealdean elkartutako langileak.

Satse, ELA, LAB, Comisiones Obreras, UGT eta ESK sindikatuek deituta lan kargak murrizteko aldarrikapena atera dute kalera hainbat langilek gaur goizean, Debagoieneko ospitalearen aurrealdean egindako elkarretaratzean.

Osasungintza publikoaren defentsan mobilizatu direla azaldu dute parte-hartzaileek, eta lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte langile guztiendako. 

Mobilizazioek jarraipena izango dutela jakinarazi dute sindikatuek; izan ere, maiatzaren 16rako greba dago deituta ospitale sare osoan zein osasun mentaleko zentroetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak