Zerbitzuaren indargune nagusiak gidarien tratua (9,1), gidatzeko estiloa (8,7) eta txartelen balidazioa (8,6) izan dira. Erabiltzaileek 8,4ko balorazioa eman diote linearen puntualtasunari eta ibilbideari. Autobusaren erosotasunak 8,3ko nota lortu du eta autobusak egokituta eta irisgarriak izateak 8,2koa. Kontrara, eta ahulgune gisa, autobusen maiztasuna hobetzea (8,0) eta txartelen prezioa jaistea (7,9) daude.
Erabiltzaileen hobekuntza-eskaera nagusiak hauek dira: eskola-oporretan autobusen maiztasuna mantentzea, asteburuetan maiztasuna handitzea edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzako autobuserako sarbidea hobetzea.
Erantzun dutenen % 31,8 da 40-64 urte artekoa. Ondoren, 25-39 urteko adin-tartea dago (% 23), 17 urtetik beherakoak (% 19,9), 18-24 urte bitartekoak. 15,4, eta 65 urtetik gorakoak, % 9,9. % 60,9 emakumeak izan dira eta % 39,1 gizonak.
Inkestatuen % 77,5ek adierazi dute autobusa erabiltzen dutela ohiko garraiobide gisa joan-etorrietarako, eta % 44k egunero erabiltzen dutela zerbitzua. Inkestatutako pertsonen ia %70ek ez du bestelako garraiobiderik.