Nabarmendu dutenez, euskararen urtea izaten ari da 2022a eta, Korrikak berpiztu dituen gogo eta indarraren lekukoa hartuko du Euskaraldiak, azaroaren 18tik abenduaren 2ra, Hitzez ekiteko garaia lelopean. "Euskaraldia herriak egiten du eta aberasgarria izango da guztion ikuspuntuak eta ekarpenak elkarbanatu ahal izatea. Beraz, maiatzaren 10ean parte hartzera animatzen zaituztegu!", gaineratu dute.