Harremanak zaindu eta modu eraginkorrean kudeatzen lagundu dezakeen komunikatzeko modua aurkeztuko du Mendizabalek, eta familiako kideen beharrak ezagutu ostean, "denok amesten dugun etxeko giroaz gozatzeko gakoak" emango ditu.
Bestalde, hitzaldiarekin lortu gura dute besteengana gerturatzeko, hitz egiteko eta entzuteko modua ezagutzera ematea, familiako giroa kudeatzeko eta bizitzako harreman desberdinak zaintzeko alderdiak ezagutzea eta gatazken kudeaketarako eta mugak jartzeko baliabideak eskuratzea.
Hitzaldirako izen ematea irekita dago dagoeneko udal webgunean. Informazio gehiago 943 25 20 88 telefonora deituz edo gazteria@arrasate.eus emailera idatziz eskuratu ahal izango da.