Seniorretan, Step kategorian, lehen postua eskuratu du Nora Marco, Sara Yan Azkarate, Maider Agirreurreta, Zihara Etxebarria, Nahia Irazola eta Maddi Etxagibelek osatutako taldeak. Irazola Uxue Azkuerekin lehiatu da binakako N6 kategorian, eta hemen ere urrearekin egin dira. Alor horretan, baina banaka, Zihara Etxebarria izan da nagusi, eta Maddi Etxagibel, berriz, hirugarren. Hirukoteka, N7an, urre koloreko dominaz jabetu dira Nora Marco, Sara Yan Azkarate eta Maider Agirreurreta.
Bi aste barru, Tarragonara
Maiatzean zehar hitzordu garrantzitsuetan parte hartuko dute gimnastek: hemendik bi asteburutara Tarragonako Cunit herrira joango dira, Estatuko Open-a jokatzera; maiatzaren 27tik 29ra, berriz, onena ematen saiatuko dira Torrent-en (Valentzia), Espainiako Txapelketan. Gasteizen lortutako emaitza onek, beraz, lagunduko diete kirolariei ekitaldi horietara konfiantzaz gainezka joaten. Bien bitartean, "topera entrenatzen" jarraituko dute.