'Nork kontrolatzen ditu transnazionalak? nazioarteko jardunaldiak egingo dira maiatzaren 4an, eguaztena, Debagoieneko Ezker Kultur Gunean. Arrasateko Aldai kaleko espazioaren kudeatzaileek CCOO sindikatuarekin eta Hilatxa eragilearekin elkarlanean antolatu dute saioa. 18:30etik 20:00etara, ikuspuntu sindikal batetik transnazionalek giza eskubideei eman beharreko bidezko arreta izango dute hizpide.
Hiru aurkezpen
Nazioarteko hiru hizlari arituko dira, beste hainbeste aurkezpen eginez, gaia lantzen. Hona egitarau zehatza:
- Giza eskubideen bidezko arretarako sarrera - Hizlaria: Adoracion Guzman, legelari, politologo eta Valentziako Unibertsitatean lan eskubideen alorreko irakaslea.
- Legegintza - Hizlaria: Felix Ovejero, CCOO sindikatuko nazioarteko eta lankidetzako idazkaritza konfederaleko kidea.
- Txileko testuinguru soziopolitikoa eta sindikatuen egoera transnazionalek giza eskubideei eman beharreko bidezko arretan - Hizlaria: Roberto Morales, Txileko Langileen Zentro Unitarioaren (CUT) parte den FIEL Lan Ikasketen Institutuaren Fundazioko ordezkaria.