Finalerako sailkatu da MU

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko api. 30a, 20:52

Arrasatearrek 79 eta 68 irabazi diote Leclerci Galizian jokatzen ari diren EBA ligako Lauko Finaleko finalerdian. Baskoniaren kontra izango dute bihar, domeka, eguerdian finala, eta garailea sailkatuko da Zilarrezko LEB ligarako igoera faserako.

Mondragon Unibertsitatea hotz sartu da partiduan. Ez dira fin aritu erasoan, eta saskiratzeetan ere ez dute larregi asmatu. 15 eta 20 amaitu da lehen laurdena. Bigarren laurdenean gauzak hobeto egin ditu MUk, bai erasoan eta bai defentsan, eta lanerdietan aurretik ziren arrasatearrak, 38 eta 35.

Atsedenaldiaren ostean, Leclercen jokalari gakoak oso ondo defendatu dituzte Eneko Mataren mutilek, eta zailtasun handiak izan ditu aurkariak, erasoan asmatu ezinda. Azkenerako, estuasunik gabe lortu du finalerako sailkapena MUk.

Finala bihar, domeka, izango da, 12:30ean, Baskoniaren kontra (zuzenean jarraitu ahalko da, GOIENA.EUSen). Baskoniak 63 eta 75 hartu du mendean Obradoiro beste finalerdian.

Duela astebete jokatu zuten MUk eta Baskoniak Arrasaten, liga erregularreko azken jardunaldian. Partidu handia egin zuten arrasatearrek, eta 92 eta 87 irabazi.

Erlazionatuak

Adierazpenak: Andoni Atxa

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022 api 30 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak