Hizkuntza eta elebitasuna zahartzaro osasuntsuan izenburupean emango du Miren Arantzeta Neurozientzia Kognitiboan doktoreak hitzaldia. Goienagusik antolatu du, eta maiatzaren 2an izango da, goizeko 10:00etan, Arrasateko Kulturaten.
Ekitaldiak bi atal izango ditu. Lehen zatian, hizkuntza ahalmenak bizi-ziklo helduan dituen aldaketak izango dira ardatz psiko-neurohizkuntza ikerketaren ikuspuntutik; adibidez, gogoratu ezin diren hitz horietaz. Bigarren zatian, berriz, zahartzaroko hizkuntza joerez mintzatuko da: era berdinean zahartzen al dira gogo elebakarra eta elebinduna? Arantzetak dioenez, hizkuntza bat erabiltzean, gainerako hizkuntzak ere aktibatu egiten dira.
Miren Arantzeta, logopedian diplomatua eta hizkuntzalaritzan lizentziatua da. 2017an Neurozientzia Kognitiboan lizentziatu zen, eta orain EHUko Gogo Elebiduna ikerketa taldean doktoretza ondorengo ikertzailea da.