Joan den zapatu goizean, esaterako, eraikin autogestionatua txukuntzeko auzo-lana egin zuten herriko hainbat eragilerekin, eta gauerako, berriz, Aturri, Txakurrak eta Tatxers taldeen kontzertua antolatu zuten. Gaur, hileko azken ostirala dela kontuan hartuta, Herriko Plazako elkarretaratzera batuko dira, 19:30ean, eta 22:00etan, berriz, bertso saio jostaria egingo dute gaztetxean.
Bihar, zapatua, izango da aurtengo urtemugako egunik bereziena. Murala margotuko dute, 10:30ean, herri bazkari gaztetxe-roa egingo dute eguerdian –sarrerak agako.eus-en–, karropoteoa 19:30ean eta Virgin Mary eta Bakailaua Saltsan musikariek girotuko dute gaua.