Cerebral Effusion taldearen kontzertua, eguenean Koolturren

Hasier Larrea 2022ko apirilaren 27a

Ostegun honetan, apirilak 28, brutal death metal estiloko Cerebral Effusion taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.

1997an Bizkaian sortutako taldeak -Numen taldeko kide bat tartean- betetzen du "norbera bere herrian profeta ez den esamoldea", Kooltur Osteguneko antolatzaileen esanetan. 25 urtetako eskarmentuarekin, AEB zein Europa osoan barrena hainbat bira egin dituzte, bost disko luze argitaratu eta nazioarteko brutal death metal eszenan erreferentziazko izena lortu. Hala ere, "nahiko ezezagunak" dira publiko orokorrarentzat. Behean, 2021ean ateratako Ominous Flesh Discipline albuma entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak