1981. urtean Valladoliden jaioa da Clavero, bere belaunaldiaren defendatzaile sutsua eta ahal duen guztietan "argi eta garbi" esaten du hori, antolatzaileen esanetan. "Egia jomuga duten istorioak" kontatzen ditu, "bere azala bezain zuria" den umorea eginez. "Keinuak,
adiskidetasuna eta zentzugabekeriak dira bere umore motaren lehengai nagusiak, erritmoaren bitartez uztartzen dituenak. Zentzu honetan, errealitatea fikziotik batzen duen muga estu horretatik, ikus-entzulea kontatzen dituen istorioekin identifikatuta sentitzea bilatzen du, bizitzak pena merezi duela pentsa dezaten".