25 dirulaguntza deialdi zabaldu ditu Arrasateko Udalak

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko api. 25a, 13:12

Askotariko dirulaguntzak jasotzeko deialdiak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2022. urteari begira. Urteko programak egiteko kultura elkarteei zuzendutakoak, erretiratuen elkarteei zuzendutakoak, etxebizitzen alokairua ordaintzeko gazteei zuzendutakoak eta euskararen erabilera sustatzen duten elkarte eta entitateei zuzendutakoak daude, besteak beste.

Honako hauek dira jaso daitezkeen dirulaguntzak:

  • Urteko programak egiteko kultura elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Jubilatuen elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Igogailuak jartzeko edo egokitzeko dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Grabazioak egiteko herriko musika taldeei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Droga mendekotasunak zein beste mendekotasun batzuk tratatzeko dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Etxebizitzen alokairua ordaintzeko gazteei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • 2022-2023 ikasturtean Leintz Eskola Kirola programan haurren parte hartzea sustatzeko dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Enpresei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia (sortu berriak, negozioen eskualdatzeak, jardueraren dibertsifikazioa).
  • Ikasten ari diren 25 urtetik gorako langabeei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Herriko enpresetan langabeak kontratatzeko dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Urteko programak egiteko gazte elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren arloan diharduten elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Ingurumen jarduerak egiteko talde, elkarte eta entitateei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Garapenerako lankidetza programak burutzeko gobernuz kanpoko erakundeei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Gizarte ekintzaren eremuan diharduten elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Jarduera arrunt eta bereziak garatzeko kirol taldeei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Helduen euskalduntze-alfabetatzean ari diren euskaltegiei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Irakaskuntza arautuan irabazi asmorik gabe diharduten ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteek egindako jarduera eta proiektuei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Udako Euskal Unibertsitatean parte hartzen duten herritarrei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Irakaskuntza arautuan irabazi asmorik gabe diharduten ikastetxeek egindako jarduera eta proiektuei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzen dituzten entitateei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Euskararen erabilera sustatzen duten elkarte eta entitateei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Euskaltegietan euskara ikasteko gastuetarako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • TicketBAI fakturazio sistemarako softwarea euskaraz jartzen duten entitateei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.
  • Irakaskuntza arautuan irabazi asmorik gabe diharduten ikastetxeek egindako jarduera eta proiektuei zuzendutako dirulaguntzen 2022ko deialdia.

Eskaerak, udal webgunean

Interesa daukatenek, udal webgunean egin ahal izango dituzte eskaerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak