Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musika eskolako tronpeta eta perkusio ikasleek urtetan interpretatu duten eta ohitura bihurtu den San Prudentzioko erretreta eskainiko dute apirilaren 27an, astezkena, 19:00etan hasita, Monterron jauregiko balkoitik. Arrasatearrak hitzordura joan eta musikarekin gozatzera animatu dituzte antolatzaileek.