"Hainbeste urtez isilpean igarotako bizipenak letra gordinez osatu eta ahotsa nabarmendu" nahi izan dutela azaldu dute Neomak taldeko musikariek, "tradizioaren alde iluna zalantzan jarriz eta bizi izan diren erreprimitutako garaiak deskribatuz".
Hemen daudela oihukatu nahi dute Neomak taldeko kideek aurkeztu berri duten Hamen kantuaren bideokliparekin: "Hemen gaudela oihukatu, amen egiteari uzteko". Arrasateko, Debako, Zarauzko, Zizurkilgo eta Asteasuko zazpi taldekideak eta Garazi Etxaburu dantzaria dira bideoko protagonistak.
"Hainbeste urtez isilpean igarotako bizipenak letra gordinez osatu eta ahotsa nabarmendu" nahi izan dutela azaldu dute Neomak taldeko musikariek, "tradizioaren alde iluna zalantzan jarriz eta bizi izan diren erreprimitutako garaiak deskribatuz".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.