Inteligentzia emozionalari buruzko saio irekira joateko deia egin du Katearen Loturak elkarteak

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko api. 21a, 12:47

Ikastaroko saioetako bat. (Argazkia: Katearen Loturak).

Gabriela Michel hezitzailearen eskutik, inteligentzia emozionala lantzeko ikastaroa egiten ari dira eta orain arte "oso erantzun ona" izan du. Testuinguru horretan, saio irekia egingo dute martitzenean, apirilaren 26an, elkartearen lokalean (Jose Luis Iñarra, 32 baxua), 17:30ean hasita. "Interesatuta dauden guztiei dei egiten diegu saiora etortzeko".

Menpekotasuna duten gazteen senideak ari dira, gehienbat, ikastaroan parte hartzen eta elkarteko kideen esanetan, ikasteaz gain, "gune atsegin" bat aurkitu dute esperientziak partekatzeko.

Gabriela Michel hezitzaileak gidatzen ditu saioak, ordubete ingurukoak, eta hainbat alor jorratzen dituzte emozioak ezagutu, ulertu eta kudeatzeko. "Hezkuntza emozionala pertsona ororen bizitzako giltzarri da, are gehiago inguruan arazoak daudenean, menpekotasuna duten gazteen senideei gertatzen zaien moduan", nabarmendu dute elkartetik.

Hala, Michel senideekin kolaboratzen ari da duela bi urte ezkero, elkartea sortu aurretik, eta "oso ondo ezagutzen ditu senideetako asko".

Datozen hilabeteeetan ere aurrera jarraituko dute ikastaroarekin eta, hezitzailearen esanetan, parte-hartzaileei askotariko erremintak eskaintzean datza ikastaroa, "elkarrizketaren eta autoezagutzaren bitartez, emozioak ahalik eta ondoen kudeatzeko eta, hala, bizitza orekatuago bat eduki ahal izateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak