Egurra lantzeko hobekuntza-ikastaroa antolatu du Arrasateko Tailaginen Elkarteak

Hasier Larrea 2022ko apirilaren 20a

Aurten ere, ohitura duen bezala, zura lantzen hobetzeko ikastaro bat prestatu du ARTEk. Maiatzaren 2an ekingo diote elkartearen lokalean, Araba etorbideko 13.ean, eta 30 orduko iraupena izango du. Tailatzerako garaian oinarrizko ezagutzak dituzten eta ezagutza horiek hobetu nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago ikastaroa. Izena emateko, deitu 628055084 edo 652740918 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak