Sortu erakunde politikoak Plaza Hutsa egitasmoan gogoeta kolektiboa egin eta euskalgintzako eragileekin hausnarketa partekatu ondoren idatzi duen dokumentua da Euskalduntze prozesua arnasberritzen, ezkerretik eta independentismotik izenekoa. Bertan jasotako ideiak ez ezik, "aurtengo Korrikak sortutako mugimenduaz, datozen asteetarako euskararen eremuan deituta dauden mobilizazioez zein Euskal Herriak behar duen hizkuntza politika berriaz" jardungo dute saioan zehar.
Irakurgaia jaso nahi duenak Irati topalekuan aurkituko du formatu fisikoan, baina pdf-a ere deskarga daiteke artikuluaren azpian.
