"Erreferentziazko musika jardunaldia" da dagoeneko Musikaldia, izan ere ibilbide luzea egin du Arrasaten. Musika klasikoaren bueltan antolatzen bazen ere hasieran, gaur egun mota eta estilo askotako ekitaldiek osatzen dute, eta etxeko, Arrasateko, musikarien erakusleiho ere bilakatu da udalaren esanetan. Aurten, adibidez, Andra Mari Abesbatzak eta Arrasate Musikaleko Orkestrak hartuko dute parte.
Ildo horretatik, Kultura zinegotzi den Juan Ramon Mendietak adierazi du herriko kultura eskaintza zabaltzea eta kultura bera sustatzea dituztela helburu, eta horregatik, egitarau zabala antolatu dutela "bereziki kultura eragileen lana balioan jarri eta indartzeko, pandemia osteko egoera honetan".
Egitaraua
Hona hemen XVIII. Musikaldiaren egitaraua osorik –kontzertu guztiak 19:30ean dira–:
- - Apirilak 30, San Frantzisko elizan: Ensemble Tylman Susato.
- - Maiatzak 7, Kulturateko Areto nagusian: Soinuaren Bidaia.
- - Maiatzak 8, San Frantzisko elizan: Andra Mari Abesbatza.
- - Maiatzak 13, San Frantzisko elizan: Arrasate Musikaleko Soka Orkestra.
- - Maiatzak 14, Kulturateko Areto nagusian: Piacere dei Traversi.
- - Maiatzak 22, Kulturateko Areto nagusian: Harribitxi.