Hiru urterako hitzarmena da sinatutakoa eta horri esker Bastida akademiak bi formakuntza ikastaro berri eskainiko ditu: basoen ustiapeneko jarduera osagarriak eta mendiak kontserbatzeko eta berreskuratzeko jarduera osagarriak.
Horiek eskaini ahal izateko udalerriko baso-lursailen hamar hektareako azalera utzi dio Udalak; honako eremu hauek: Kurtzetxiki, Uribitarte, Akegi-San Balerio, Hidalgobaso-Antoniña. San Kristobal-Monterron, Anporreta, Lete eta Arteagako lursailak (Garagartza) eta Etxezarreta parkea (Musakola).
Arrasateko Udalaren enplegu eta sustapen ekonomikoko estrategiarekin bat egiten duela lankidetzak adierazi dute udaletik: "Bere eragin eremuan langabeziak duen intzidentzia gutxitzeko ekimen desberdinak sustatzen baititu".