Senitarteko eta lagunen alboan ospatu du Vicenta Bengoa Iraolak bere ehungarren urtebetetzea. 1985etik Abaroa elkarteko bazkide, Jose Riviere presidenteak nabarmendu du "ia-ia urrezko ezteien adinako denbora egin duela Abaroan, 47 urte guztira". Abaroako zuzendaritza batzordeak, ohitura duen legez, ohorezko bazkide izendatu du Vicenta, 100 urte bete dituelako.
Arrasateko Udalaren izenean Anuska Ezkurrak hartu du hitza: "Bizitza ona eta luzea izan duzu, eta espero dugu luzeagoa izatea. Udalaren partetik, besarkada bat eman nahi dizugu. Zorionak bihotz-bihotzez!".