Sanjuanetako kartel lehiaketa maiatzaren 10era arte egongo da zabalik

Hasier Larrea 2022ko api. 19a, 11:58

Makalaren igoera, 2019an.

Arrasateko jai nagusiak hasteko bi hilabete falta direla, Arrasateko Udalak aurtengo kartel lehiaketan parte hartzeko deialdia ireki du. Debagoieneko edozein herritan erroldatutakoek aurkeztu ditzakete lan artistikoak, "teknika librean eta formatu bertikalean". Irabazleak 750 euroko saria jasoko du.

Bete beharreko arauen artean daude eskuz egindako kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrotakoak izatea; euskarri informatikoan (Pendrive edo CDan) aurkezten diren lanak, berriz, gutxienez Din A3 tamainako paperean eta inprimatuta aurkeztu beharko dira. Obrak argitaragabeak eta originalak izan beharko dira. Erabilitako irudiek, ostera, "oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria saihestuz.

Bestalde, kartelek derrigorrez honako testua izango dute idatzita: 2022 SAN JUAN JAIAK ARRASATE. Gainera, aurrerago oraindik erabaki gabeko esaldi labur edo jaietako leloa gehitu dakioke kartelari.

Lanak BAZen aurkeztu beharko dira, maiatzaren 10eko 19:00ak aurretik.

Bete beharreko arau guztien berri izateko, joan Udalaren webgunera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak