Hiru hitzaldi antolatu dituzte aurtengo udaberriko hitzaldi ziklorako; Kulturateko areto nagusian egingo dituzte saio guztiak, 19:00etan hasita. Datorren asteko hitzaldiaz gain, maiatzaren 4an eta hilaren 11n ere egongo dira saioak; Axier Lopezek Elkanoren mundu biraren V. mendeurrena oinarri duen Ez naiz kolonialista baina... hitzaldia eskainiko du, eta Aitor Pescadorrek Amaiur 1522-2022.
