Aste Santuan Karate Estiloen Espainiako 2. txapelketa jokatu dute Torrelavegako La Habana kiroldegian, eta Saioa taldeko arrasatearrek lan bikaina egin dute bertan. Estilo berdineko katak erakutsi dituzte bertan borrokalariek, eta Kyokushinkai estiloa jorratzen duten arrasatearrak hiru dominarekin bueltatu dira.
Lau borrokalari aritu dira lehian, eta horietatik, Iosu Madinabeitiak, Esther Gomezek eta Carlos Sanchezek lortu dituzte dominak. Irati Izurrategi gaztea, laugarren gelditu da kadete mailan.
Madinabeitiak, 21 urtez azpiko mailan, brontzea lortu du finalerdietan 3-2 galdu ostean. Esther Gomezek zilarra erdietsi du beteranoetan, Espainiako txapeldunaren aurka finalean galdu ostean, eta Carlos Sanchezek, beteranoetan, brontzea lortu du.