Ospakizun kristauak ohiko eran egiten ari dira Aste Santuan

Uxue Igarza Loiola 2022ko apirilaren 15a

Pandemiak markatutako bi urteen ostean, aurtengo ospakizun erlijiosoak normaltasunez egiten ari dira fededunak Arrasaten. Gaur, esaterako, tradizio handiko Gurutze Bidea berreskuratu dute.

Gurutze Bideari dagokionez, gaur goizeko 8:00etan Portaloitik irten, eta poliki-poliki, geldialdiak eginez –Jesusen hamalau egonaldiak gogoratuz–, Santa Barbarako gaineraino igo dira Arrasateko fededunak.  

Arratsaldean, Jaunaren nekaldia eta heriotza omentzeko ospakizunak egingo dituzte; 18:00etan San Juanen, 19:00etan San Andresen eta 20:00etan Santa Teresan.

Bihar, zapatua, Pazko Gaubela izango da iluntzean: 19:00etan San Andresen, 20:00etan Santa Teresan eta 22:00etan San Juanen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak