- Irati Izurrategi - Kata eta Kumite infantil mailan
- Julen Bermejo - Kumite gazte mailan
- Xavier Varteniuc - Kumite gazte mailan
- Jon Torres - Kata junior mailan
- Danel Izurrategi - Kumite gazte mailan
- Aratz Ezpeleta - Kumite gazte mailan
- Iosu Madinabeitia - Kata senior mailan
- Aitor Madinabeitia - Kumite senior mailan
- Leire Valor - Kata eta kumite senior mailan
Irati Izurrategik urrezko domina irabazi zuen bere kategorian. "Oso maila ona ematen ari da eta etorkizun oparoa dauka karate kyokushinkai diziplinan", dio Carlos Sanchez entrenatzaileak.
Xabier Varteniuc eta Julen Bermejok, bestalde, borroka ona egin arren, domina barik itzuli ziren Madrildik; halaber, Danel Izurrategi finalaurrekoan kanporatu zuten eta hirugarren sailkatu zen; Aratz Ezpeletak ere hirugarren postua eskuratu zuen; Aitor Madinabeitiak hiru borroka irabazi zituen eta finalera iritsi zen, baina ezin izan zuen irabazi; Leire Valorrek lehen borroka irabazi zuen, baina finalaurrekoa ezin izan zuen irabazi, gerora txapeldun izango zenaren aurka, eta hirugarren bukatu zuen txapelketa.
Guztiek egindako "lan bikaina" azpimarratu du entrenatzaileak, txapelketetan zein entrenamenduetan egiten duten eguneroko lana. "Ziur gaude, bide horretan jarraitzen badute, poztasun handiak emango dizkigutela Kyokushinkai diziplinan".