Bost domina ekarri dituzte Ordiziatik Arrasatera

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko api. 11a, 09:56

Gipuzkoako atletismo txapelketa jokatu dute asteburuan Ordizian 16, 18 eta 20 urtez azpikoetan eta master kategorian eta Arrasate Kanpanzar Atletiko taldeko ordezkariek bost domina eskuratu dituzte: urrezko bat, zilarrezko bi eta brontzezko beste bi.

Pertika-jauzian, Danel Ruizentzat izan da urrezko domina, 2,80 metroko jauzia eginda. Unai Iturbek, marka bera eginda, zilarrezko domina bereganatu du eta brontzezkoa, berriz, Aimar Uribetxeberriarentzat izan da (1,80 metro).

18 urtez azpikoetan, 100 metroko proban, Ane Del Fresnok zilarrezko domina lortu du, marka pertsonala hobetzeaz gain (13:08). Taldeko beste hainbat ordezkarik ere parte hartu dute: Izaro Garcia (14:54); Danel Ruiz (12:32); Asier Bueno (12:93) eta Unai Iturbe (13:63). Bestalde, 100 metroko parte hartze librean, Maia Etxebarria (13:46) eta Ane Lopez (13:96) aritu dira.

600 metroko proban Eñaut Betegik brontzea eskuratu du (1:34:21). Horrez gain, Markel Errasti (1:37:40), Unai Garcia (1:37:77) eta Lorea Xiang Cancelo (1:55:12) ere aritu dira.

400 metroko proban, azkenik, Aitor Gallegok hartu du parte (55:02).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak