1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zuten Espainiako II. Errepublika Eibarren, eta Debagoieneko Ezker Anitzak, urteurrena ospatu du Arrasateko Gipuzkoako Etorbideko egoitzan. Urtero moduan, bandera igotzea egin dute bertaratu diren lagunek –aurten emakumeek egin dute– eta ostean, bazkaltzeko aukera izan dute.