Cantbasketen aurka galduta, MUk azken partida irabazi beharko du lauko finalean egoteko

Josu Bilbao Atxutegi 2022ko api. 10a, 10:35

Argazkia: Cantbasket

Santanderren 74-62 galdu zuen atzo Arrasateko taldeak, eta hori horrela, azken jardunaldian garaipena lortu beharko dute moreek Baskoniaren aurka, edo Cantbasketen porrota beharko dute –Santanderreko taldeak Santurtzi liderraren aurka jokatuko du– hurrengo faserako sailkatzeko.

Ligako azken jardunaldian dena jokoan izango du MUk, Cantbasket talde kantabriarraren aurka 74-62 galdu ondoren. Moreek lauko finalerako txartela lortzeko aukera ederra izan zuten atzo, baina Kantabriako taldea gehiago izan zen kantxan, eta Arrasateko taldeak Baskoniaren aurka, Iturripen, izango du lauko finalerako txartela jokoan. Gainera, average-a Santanderreko taldeak bere alde izatea lortu du.

Atsedenaldi luzera MU 27-33 markagailuan aurretik joan arren, Santanderrek Cantbasket taldeak sekulako hirugarren laurdena egin zuen bere kantxan, eta laurden erabakigarrira, 56-46ko markagailuarekin joan ziren. Laurden bakarrean 29 puntu lortu zituzten Santanderrekoek, eta azkeneko laurdenean, MUk ezin izan zuen egoera irauli (74-62).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak