Fagota, biolina, zeharkako txirula, bateria, pianoa, gitarra elektriko eta arruntak, tronpeta, akordeoia... Mota askotariko musika-tresnekin gozatu dute gaur Kulturateko Arrasate Musikalen kontzertura gerturatu direnek. Izan ere, musika ikasten ari diren gaztetxoek, euren trebezia maila erakusteko, kontzertua eskaini dute bertan.