AED elkarteak San Juan jaietako lelo lehiaketa antolatu du, Arrasateko Udalarekin elkarlanean. Leloa esaldi laburra eta argia izatea baloratuko dute. Lehiaketan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, "taldean edo bakarka, adin mugarik gabe". Era berean, partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.
Lanak maiatzaren 10a baino lehen bidali behar dira aed@aedelkartea.eus helbidera, eta, leloarekin batera, egilearen edo egileen izen-abizenak eta telefonoa zehaztu beharko dira. Epaia maiatzaren 13an jakinaraziko da, tokiko hedabideen eta sare-sozialen bidez.
Irabazleak 100 euroko saria jasoko du, baina, epaimahaikoek horrela erabakiz gero, saria eman gabe gera daiteke.