San Juan jaietarako lelo lehiaketa jarri du martxan AED-k

Hasier Larrea 2022ko api. 8a, 12:31

2020an egindako ekitaldia.

Antolatzaileen helburua da arrasatearrak Sanjuanak euskaraz bizitzera animatzea. Aukeratutako leloa jaien bueltan aterako diren euskarrietan erabiliko dute. Lanak maiatzaren 10a baino lehen bidali behar dira aed@aedelkartea.eus helbidera.

AED elkarteak San Juan jaietako lelo lehiaketa antolatu du, Arrasateko Udalarekin elkarlanean. Leloa esaldi laburra eta argia izatea baloratuko dute. Lehiaketan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, "taldean edo bakarka, adin mugarik gabe". Era berean, partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake.

Lanak maiatzaren 10a baino lehen bidali behar dira aed@aedelkartea.eus helbidera, eta, leloarekin batera, egilearen edo egileen izen-abizenak eta telefonoa zehaztu beharko dira. Epaia maiatzaren 13an jakinaraziko da, tokiko hedabideen eta sare-sozialen bidez.
Irabazleak 100 euroko saria jasoko du, baina, epaimahaikoek horrela erabakiz gero, saria eman gabe gera daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak