Txapelketaz txapelketa ari dira Saioa Karate Taldeko kirolariak azken asteetan, eta hala egingo dute datozenetan ere. Esaterako, Kantabrian izan ziren zapatuan, Astilleron, kadete mailako karatekak; domekan Hondarribian, aldiz, infantil eta kadete mailako kirolariak. Garaipen eta dominetatik harago, "hobetzen jarraitzeko" egindako ahaleginagatik zoriondu nahi izan dituzte klubeko arduradunek neska-mutilak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.