"Harrera bikaina" izan du neandertalei buruzko egitarauak

Hasier Larrea 2022ko apirilaren 10a

Atzo itxi zituen ateak Kulturateko 'Lezetxiki, neandertalen lurraldea' erakusketak. Lau hilabetean, bisita gidatuak, hitzaldi zientifikoak eta antzinako tresna eta tekniken erakustaldiak antolatu dituzte Arrasate Zientzia Elkarteko kideen iniziatibaz.

Erakusketatik "3.700 lagun inguru" pasa direla aipatu du AZEko Javier Bengoak: "Kontuan hartuta ez garela gai orokor bati buruz ari, poztekoa da jaso dugun erantzuna; kalean oso komentario onak entzun ditugu, eta Aldundiko Kultura Saileko eta Gordailuko zuzendariek zoriondu egin gaituzte. Ziurrena da museo gehiagotara zabalduko dela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak