Askotariko bisitak eta mendi ibilaldiak egongo dira Aste Santuan Arrasaten

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko api. 7a, 12:27

Arrasateko portaloia.

Aste Santuaren atarian, urtero moduan, herritarrei zein bisitariei Arrasate ezagutzeko agenda oparoa prestatu du Udalak. Arrasatek "ondare historiko eta natural handia eta aberatsa" du, eta hori ezagutzera eman eta indartzeko asmoz, hainbat ekintza egongo dira apirilaren 14tik 24ra bitartean, Arrasate, gertuko turismoa lelopean.

Honako hau da Aste Santurako antolatutako turismo eskaintza:

Bisita historikoak

Apirilaren 14an, eguena

  • Arrasate monumentala eta gehiago: Arrasateko historiaren pasarte garrantzitsuenak historiaurretik aro berrira arte.
    • 10:30ean euskaraz
    • 12:30ean gaztelaniaz
    • Abiapuntua: Herriko plaza

Apirilaren 15ean, egubakoitza

  • Arrasateko industria ondarea: industrializazioak Arrasaten izandako eragina.
    • 10:30ean euskaraz
    • 12:30ean gaztelaniaz
    • Abiapuntua: Herriko plaza

Apirilaren 16an eta 23an, zapatua

  • Arrasateko udaletxea: pasarte historikoen eta politikoen lekuko izan den eraikina ezagutzen.
    • 10:30ean euskaraz
    • 12:30ean gaztelaniaz
    • Abiapuntua: Herriko plaza

Mendi ibilbideak

Apirilaren 17an, domeka

  • Santagedaatx: Gesalibar gaineko Santagedaatx tontorra (414 m.) ezagutzeko ibilbidea.
    • 09:00etan.
    • Abiapuntua: Herriko Plaza.

Apirilaren 18an, astelehena

  • Errogatibak gogoratuz: ibilbide honetan ermitaz ermita egiten ziren errogatibak gogoratuko dira. 1713an debekatu ziren errogatiba hauek, hiru egunetan zehar egiten ziren. San Kristobal eta San Balerio ermiten arrastoak ikusiko dira.
    • 09:00etan.
    • Abiapuntua: Herriko Plaza.

Apirilaren 24an, domeka

  • PR-GI 205 Anporretako bira, burdinaren bidea: Ibilbide honetan “PR-GI 205 Anporretako bira, burdinaren bidea” egingo da. Mineral garbitokia zegoen ingurua, hezegunea eta gerra zibileko lubakiak ezagutuko dira.
    • 09:00etan.
    • Abiapuntua: Herriko Plaza.

Izen-ematea zabalik dago

Dagoeneko izena eman daiteke eta hiru bide daude horretarako: BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituz eta www.arrasate.eus/ezagutu webgunearen bitartez.

Udal Gobernuak zera nabarmendu du: "Gure herrian bertan altxor ugari dugu, gure ondarea, natura… Eta era jasangarrian gozatu dezakegu. Ekintza kultural zein artistikoen osagarri da, egun osoko planak eskainiz herritar zein bisitariei". Azpimarratu du, halaber, bisita eta ibilbide guztiak "prebentzio, segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuta" egingo dituztela, "eta gaur egungo osasun neurriak errespetatuz, herritarren zein bisitarien osasuna eta ongizatea bermatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak