Ostegun honetan, apirilak 7, Merina Gris taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Donostialdetik datorren hirukote misteriotsua musikari eskarmentudunek osatzen dute. Lotsagabekeria, abangoardia, dantza-zaletasuna, popa, post-rocka, elektronika, lelo pozoidunak eta beste batzen dituzte haien eskaintzan. 'Zerua orain' estreinako diskoa aurkeztera datoz, eta zinez jakin-mina pizten dabil taldea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.