Isabel Salud Ezker Anitza-IUren koordinatzailea Arrasaten izango da Horizonte Errepublika deituriko domekako ekitaldian, Hirugarren Errepublika martxan jartzeko "beharrezkoa" den bide-orriarekin."Benetako demokrazia behar dugu, maila politikoan, ekonomikoan eta sozialean Estatuaren plurinazionaltasuna aitortzen duena, sozialismora bidean".
Ezker Anitzak eta Euskadiko Partidu Komunistak "botere publiko indartsua" daukan estatu bat eraiki gura dute, "demokratikoa eta herritarren eskubide eta askatasunak babesten dituena, bereziki langile klasearena, monarkiaren alternatiba moduan".